XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Giza-zientzietako gaiak O.H.O.ekoetara moldatu beharra dago, beraz, beti ere gogoan hartuz, batetik gure herrian bizirik dauden kultur kezkak (historia, hizkuntza, etab.) eta, bestetik, irakaskuntza zientifikoa Lanbide-Heziketako aplikazio teknikoari gero eta gehiago egokituz, honela espezialitate bakoitzari dagokion irakaskuntza ahalbidetzen delarik.

Ikastetxean egon diren baina araututako irakaskuntzarekin zuzenean zerikusirik ez duten kultur iharduerei dagokienez, ondoko hauek aipatu behar dira: ikasleek eta irakasleek noizbehinka Ferietara eta zenbait enpresetara egiten dituzten ikustaldiak, Kongresu Fokolaretan izandako partaidetza, norabide profesionalari buruzko mintzaldiak, beste ikastetxeetako ikasleek Don Bosco-ko tailer eta laborategietara egindako ikustaldiak, Eskolarteko Abes-taldeen kantaldian eta Euskadiko Antzerkia izeneko Eskolarteko Lehiaketan eskuhartzea, gaueko automobilismo-ikastaroak etab.

Pertsonalaren heziketari eta irakaskuntz metodoen hobekuntzari dagokienez, barruan nahiz kanpoan euskarazko ikastaro asko eman da, honetan Ikastetxeko irakaslegoak eskuhartu duelarik.

Irakaslegoak partehartu du, halaber, beren gaitasunean eta irakaskuntz metodoetan hobetzeko diren hitzaldi, mintegi eta batzarretan.

Kirol-iharduerei dagokienez, Ikastetxeko ikasleek barruko bai kanpoko hainbat lehiaketa eta txapelketatan partehartu dute eskubaloiarako, saskibaloiarako, futbolerako, xake-jokorako, mahai-teniserako, pilotarako, areto-futbolerako, etab. ekipoak eratu direlarik.

Bertakoak ez diren elkarte desberdinak, kirol-Klub-ak, etab. ere baliatu dira Ikastetxeak dauzkan kirolinstalazioez; honela, nola frontoi itxian hala futbol-zelaian eta Polideportiboan zenbait txapelketa eta torneo egin ahal izan dira.